Hotelaz gain, bi apartamentu eroso eta guztiz hornituak ditugu. Tximiniarekin baita, udazken eta neguko arratsaldeak ahaztezinak egiteko.
Modu independentean erabil daitezke, edo hoteletik eskainitako zerbitzuez gozatuz.
Aitonarena-Irati apartamentua Otsagabian dago. Aitona Ferminen etxe zaharra, maitasunez eta arduraz berritua. Familientzat gomendatua, bikoteek ere erabil dezakete. Tximinia, guztiz hornitutako sukaldea eta arreta pertsonalizatuak, egonaldi paregabea bermatzen dute.
Besaro Apartamentu Turistikoa, hiru giltzako kategoriarekin erregistratua.
2024ko uztailean inauguratu zen eta Besaro Landa Hotelaren hedadura da. Izalzu/Itzalzu herrian dago. Otsagabiatik 3 km-ra, Iratiko oihanerako bi sarreraren artean. 2-3 pertsonentzat gomendatua